XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez zara nitaz hain erraz libratuko.

Nik ez dizut gezurra esan duzunik leporatu, baina pentsatu bai, pentsatu dut.

Lekukoak dauzkat orain hamar urte zuk nirekin kartetan jokatu ala galdu zenuela baieztatuko dutenak.

Ezingo dute horrelakorik baieztatu, gertatu ez dena ezin baiezta daiteke eta, ukatu baizik.

Lekuko horiek ukatu egingo dute ni zurekin karta jokoan egon nintzela orain hamar urte; edo, bestela, baieztatu egingo dute ni ez nintzela zurekin egon, gertatutakoa bakarrik baieztatzen da eta.

Zalduna ez zen gehiegi larritu Faustoren argudioarekin.

Ohituta zegoen kobrantza egiterakoan galtzaileen jokutria haietara: ordaintzetik libratu nahi eta ezezagunarena, edo eroarena, edo filosofoarena egiten hasten bait ziren guztiak.

Faustoren ondoan eseri, jakako poltsikotik kartak atera eta jolasean hasi zen.

Gazteluak eraikitzen zituen, piramideak, faroak, operarako antzeztokiak, behatzak oso azkar mugieraziz.

Larrosa bat ere eraiki zuen. Karten larrosa.

Zer iruditzen zaizu larrosaren esbozo hau?.

Oso ona da. Badaukazu hortik bizitzeko modurik.

Jende asko ezagutzen dut erakutsi didazuna ikustearren ordainduko lukeena.

Aberastu egingo zinateke.

Egin duzun hori egitea ez dago edozeinen esku.

Abilidadea behar da.

Zirko batetan ere ez litzaizuke lanik faltako.

Eta kartek ere ez al dizute ezer esaten?.

Bai, idatzita daudenean.

Baina banketxeko nagusiak bidaltzen dizkidanetik kanpo, ez dut apenas jasotzen.

Galtzen ari gara kartak eta bidaltzeko usarioa.......